Bizkaiak konpromisoa hartzen du lurraldean kokatu nahi duten profesional eta nomada digitalen harrerarekin, eta behar diren baldintzak eskaintzen ditu berrikuntza- eta ezagutza-prozesuan prestakuntza handiko pertsonak erakartzeko, lotzeko eta atxikitzeko.

Jakin ezazu zergatik den Bizkaia lurralde adeitsua talentuarekin.

  • Bilbo munduko sailkapeneko hirugarren tokian dago talentua atxikitzeko gaitasunari dagokionez, Davoseko Munduko Ekonomia Foroan aurkeztutako 2020ko Talentuaren aldeko Lehiakortasun Orokorreko Indizearen arabera.
  • Biztanleen % 57,6k bigarren hezkuntzako, lanbide-heziketako edo unibertsitateko ikasketen titulua zuen 2018. urtean.
  • Bizkaian ikasten duten pertsonen % 25,9ak zientzia eta teknologikoa tituluak dituzte. Nabarmendu behar dugu zientzia eta teknologiako gradudunei dagokienez, sailkapenik onena duen Europako eskualdea dela Bizkaia.
  • 6.572 euroko gastu publikoa unibertsitatez kanpoko ikasleko (1. postuan Espainian).
  • Sistema hirueleduna, ingeles-maila onenarekin Espainian (English Proficiency Index).
  • Nazioarteko eskolak.
  • Osasun sistema unibertsala.
  • Krimen-kopuruaren indize oso baxua.

Bizkaia Talent-ek talentua duten nazioarteko profesionalak Bizkaira etortzen laguntzen du.

  • Bizkaia Talent lurraldean finkatu nahi diren enpresa eta profesionalen zerbitzura dagoen talentu agentzia da.
  • Harrera-zerbitzu osoa egiten du talentua duten profesionalak Bizkaira etortzen direnean eta beren jarduera profesionala ezartzeko laguntza behar dutenean.
  • Bizkaia Talent-ek lotura eta networkinga sustatzen du nazioarteko profesionalekin, eta laguntza-zerbitzu osoa ematen dute, lurralderatutako pertsonen ezkontideei enplegua bilatzen laguntzeko.
  • Horrez gain, laguntza-programak, bitartekaritza profesionaleko zerbitzu bat, azoka eta ekitaldi profesionaletarako laguntza eta headhunting zerbitzu bat ere sustatzen ditu.
  • Azken batean, Bizkaia Talent-ek prestakuntza handiko profesionalen jarduera profesionala garatzeko edo harekin jarraitzeko lan egiten du.

Bizkaiak abantaila eta pizgarri fiskalak ditu prestakuntza handiko pertsonentzat.

Lanbide eta enpresa esparruan prestakuntza handia duten lurralderatutako pertsonek araubide berezia dute lekualdatu eta lehen 6 urteetan, baita Bizkaiko egoiliarren gainerako pizgarriak ere.

Adibidez: soldataren % 35ak ez du zergarik ordaintzen PFEZen. Zerga-abantaila horiei esker, erakundeetan talentua sar daiteke.