Proiektuaren egoera

2027an martxan jartzeko aurreikuspena eta 337 eta 403M euro arteko inbertsioa aurreikusita, itsasadarraren azpiko tunela egiteko etapak betetzen jarraitzen da.

2020ko ekainean, ingeniaritza-lana egiteko kontratua esleitu zen, tunela eraikitzeko funtsezko alderdi teknikoak zehatz-mehatz definituko zituena: ezaugarriak, trazadura zehatza, multimodalitatea, eraikuntza-metodoa edo bi ibarretan egungo edukiera handiko errepide-sarearekiko loturak.

Lan honek 8,9 milioi euroko inbertsioa suposatzen du eta 2023an amaituta egongo da. Eskaintza onena hiru ingeniari bizkaitarren aldi baterako enpresa-elkarteak aurkeztu zuen: Idom, Sener eta Euskontrol.

Zer eta zergatik itsasadarraren azpiko tuneletik

Tunelaren helburua da hiru puntuetan egunero sortzen diren auto-ilarei irtenbidea ematea eta zirkulazio arina eta segurua ahalbidetzea.

Tunelak, gainera, gehiago hurbilduko ditu Eskuinaldea eta Ezkerraldea, Bizkaiko biztanlegune nagusiak baitira. Urtean bost milioi pertsonak baino gehiagok zeharkatzen dute bi ibarren arteko tartea eta tuneletik zehar erosoago egingo dute.

Tunelaren trazadura itsasadarraren azpian

  • Itsasadarraren azpiko tunelak Eskuinaldea eta Ezkerraldea lotuko ditu. Ezkerraldeko tunelaren ahoa Ballontiko biribilgunean egongo da (Portugalete) eta eskuinaldean, Artazako biribilgunean (Getxo).
  • Tunelaren luzera 3.037 metrokoa da, horietatik 200 itsasadarraren azpian.
  • Tunela multimodala izango da; autoaz gain, beste garraiobide batzuek ere erabili ahal izango dute.

Proiektuaren epeak

  • 2019ko abendua: bideragarritasun-azterlana, amaituta.
  • 2020ko urtarrila: tunelaren behin betiko trazadura, amaituta.
  • 2020ko ekaina: eraikuntza-proiektuaren esleipena, amaituta.
  • 2022ko urria: eraikuntza proiektua, hasita.
  • 2023ko ekaina: obren hasiera, hasi gabe
  • 2027ko ekaina: tunelaren irekiera.