Bizkaiko ekonomiaren historia, oraina eta etorkizuneko estrategia bere industriari lotuta daude. Sektore garrantzitsua da balioa sortzeko (BPGren % 20a ekartzen du) eta kalitate handiko enplegua sortzeko.

Industria Bizkaian, enpresa-errealitate berritzailea

Bizkaiak 4.0 industriaren alde egiten duen apustua teknologia berritzaileak barne hartzen dituen enpresa-egitura sendoan oinarritzen da. Horri esker, sektorea aldatzen duten erronka berriei aurre egin diezaieke.

4.0 industriak paradigma aldaketa handia ekarri du, eta horrek, kontzeptuzko ikuspegi estrategiko berria eragiten du Bizkaiko industrian.

Bizkaiko industria-egiturak ildo horri irmoki lotzeko aukera ematen duten gaitasunak eta eskumenak ditu, sortu berriak diren enpresekin eta 4.0 industriak arlo guztietan emandako kontzeptuak, metodologiak eta teknologia barne hartzen dituzten berrikuntza proiektuekin.

Bestalde, estrategia hori zeharkakoa da, bai industria-sektoreen, bai horiekin lotutako zerbitzuen aurrean.

Industriaren inguruko ekimen estrategikoak Bizkaian

Basque Industry 4.0

Eusko Jaurlaritzaren estrategia da, ekoizpen baliabide eta sistemetan adimena txertatzeko jarduerak, produktu eta prozesu berrietan gaitasunak eta garatzeko bidean dauden teknologiak baliatzea, balio erantsi handiagoko soluzioetan edo prozesu hobetuetan material aurreratuak integratzea, erabilitako baliabideen eraginkortasuna eta iraunkortasuna eta balio erantsi handiko zerbitzuak integratzearen alde egiten duena.

Bind 4.0

Eusko Jaurlaritza buru den nazioarteko ekimena da, eta bere helburua startup onenak garatzea da.

Basque Digital Innovation Hub

BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuez osatutako sarea da. Enpresen zerbitzura dagoen prestakuntza, ikerkuntza, testatze eta balidazio azpiegitura da.