Biztanleen % 97 Bizkaiko garraio publikoaren sareko geltoki batetik 500 metro baino gutxiagora bizi da. Bilboko aireportuak nazioko eta nazioarteko 38 helmuga lotzen ditu, urtero 5,8 milioi bidaia eginda.

1,42 milioi biztanlerekin eta 90.000 enpresa eta ekonomia-jarduereko establezimendu baino gehiagorekin Bizkaiko nazioarteko lotura-ardatza Bilboko aireportua da. Nazioko eta nazioarteko zuzeneko 38 loturekin, urtero 5,8 milioi bidaiari jasotzen ditu, eta urtetik urtera % 8 igotzen ari da bidaiari kopurua.

Gaur egun Bilboko aireportuko Plan Zuzentzailea berrikusteko proposamena abian da, eta birmoldatzea eta handitzea jasotzen du.

Bilboko aireportuaren eskaintza indartu egiten da 150 km-ko eremu txiki batean, izan ere, beste aireportu batzuk hurbil ditu, hala nola, Forondakoa (urtero 174.000 pertsonak erabiltzen dute aireportua), Hondarribikoa (320.000 urtero), Biarritzekoa (1,2 milioi urtero) eta Santanderrekoa (1,1 milioi pertsona urtero).

Bilboko Portutik urtero 35,5 milioi tonako trafikoa igarotzen da urtero (2019), salgai orokorrak, edukiontzien trafikoa eta solteko karga likido eta solidoak barne hartuz. Urtean metatutako trafikori erreparatzen badiogu, Estatuko laugarren portua da.

Udalerriak eta eskualdeak

Bizkaiko lurralde oreka eta indar orokorra bere sektore ekonomikoen banaketan islatzen da, izan ere, 112 udalerri ditu 13 eskualderen barnean. Horrela, ekonomia dinamikoa osatzen dute, eta industria-sektoreek eragin oso garrantzitsua dute, banatuta. Durangaldeak, esaterako, bere BPGren % 42a ekartzen du. Bestalde, Busturialdeak eta Lea-Artibai BPGren % 37a ekartzen dute.

Aukeratu eskualde bat, proiektuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko

Bilboko Portua Bilboko Aireportua Mapa de comunicacionesW _EU
  • Bilboko Aireportua
  • Bilboko Portua
Itxi

Bilboko Portua

  • Urteko trafikoa: 35,5M tona.
Itxi

Bilboko Aireportua

  • Urteko bidaia-kopurua 5,8M.
  • Zuzeneko helmugak 38
  • Urte arteko hazkundea 8%
  • Bizkaibus
  • Renfe
  • Metro
  • Feve
  • Euskotren tranbia
  • Euskotren

Bizkaiko bide-sarea

Guztira 1.300 km baino gehiagoko errepideak daude Bizkaiko foru bide-sarean, beraz, bide azpiegiturak eta errepideak mantentzea funtsezkoa da, Bizkaiko udalerri eta eskualdeen segurtasuna, lotura eta lehiakortasuna hobetzeko.

Azken bost urteetan 111 milioi euro inbertitu dira 43 jarduketetan Bizkaiko errepide-sarea mantentzeko eta hobetzeko.

Erabiltzaileek batez beste 7,7 puntuko nota jarri diote, 10etik, Bizkaiko foru bide-sareko 1.300 km-ko errepideen erabilera-esperientziari eta egoera orokorrari.

Eta etorkizunari begira, metropoliko saihesbide handiaren proiektuarekin, ibai azpiko tunelarekin eta Supersur saihesbidearen bigarren fasea martxan.

Bizkaiko errepide-sarea mantentzeko eta hobetzeko proiektuak

Elementu bakoitzaren gainean jarri informazio gehiago lortzeko