Bizkaia Dorrea, Parke Teknologikoen Sarea, berrikuntza digitalerako coworking espazioak, I+G-b arloan intentsiboak diren enpresen inkubagailuak eta Intelligence Centerrak corporateen arteko interakziorako leku gisa.

Ezagutu Bizkaian finkatuta dauden berrikuntza-azpiegiturak

Bizkaia Dorrea

Bizkaia Dorrearen eraikina Biscay Startup Bay-ren gune nagusia da, eta Bilboko erdigunean kokatuta dago. Korporazio, enpresa, startup eta ekintzaileen eskura 9.542 m2 jartzen ditu, besteak beste eremu moderno eta berritzaileak, eta beharrezkoak diren zerbitzu guztiak.

Intelligence Centerrak

Corporateen arteko interakziorako tokiak, lankidetzaren bidez euren gaitasunak eta hirugarrenenak integratuz. Sektore estrategikoetan finkatuta eta merkatura bideratuta daude.

AIC

AIC Automotive Intelligence Center mundu mailako lehia-zentroa da, automobilgintzan espezializatua.

CFAA

Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa, merkatutik gertuko aplikazioa duen ikerketa-mailetako erlazio-eredu berri gisa sortu dena.

EIC

Adimen lehiakorrean, garapen teknologikoan, ezagutzaren sorreran eta energiaren sektoreko merkatu aurreratuenetarako sarbidean oinarritzen den sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko zentroa, arreta berezia hidrogenoan jarrita.

Zamudioko parke teknologikoa

Parke hau Euskadiko Parke Zientifiko Teknologikoen sarearen barruan dago. Kalitate handiko eremuak eskaintzen ditu ingurune naturalean. Horrela, transferentzia, ezagutza eta talentu ekosistema osatzen du. Guztira 15 eraikin ditu, besteak beste, 90 m2 eta 280 m2 arteko lokalak, partzelak, ekitaldietarako eremuak eta zerbitzu nagusiak.

Ezkerraldea-Meatzaldeko Parke Teknologikoa

Ezkerraldea-Meatzaldeko Parke Teknologikoa: Energy Intelligence Center hartuko duen Parke Zientifiko Teknologiko sortu berria da.

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko uhartean kokatuta dagoen hiriko parke teknologikoa da. Bilboko, hots, Bizkaiko hiriburuko, hiri-eremu berria da.

Urduliz Dorrea

Eremu berria da, 1.500 m2-koa, silver ekonomia delakoaren ekosisteman berrikuntza digitala sustatu eta bultzatzeko, startup, konpainia, erakunde, unibertsitate eta erakunde inbertitzaileak elkartuz.

Beste azpiegitura batzuk Bizkaian

Gure lurraldeak coworking eta inkubagailu guneak ditu oinarri teknologikoa duten enpresa- eta ekintzailetza-proiektuen garapena sustatzeko. Lan-kokapen irekiagoak dira, sormena, sinergia eta parte-hartzaileen arteko lankidetza sustatzen dutenak.